Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Urtero bezala, Aiarako Kuadrillak hainbat jarduera antolatu ditu Hondakinak Prebenitzeko eta Birziklatzeko Astearen harira. Jarduerak Aiarako Kuadrillako 5 udalerrietan egingo dira, azaroaren 16tik 30era.

Zehazki, aurten, Aiarako Kuadrillak Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak bultzatzen duten “Reciclar es lo nuestro/Birziklapenean jaioak gara” kanpainaren karpa jarriko du. Kanpainaren xedea birziklapena sustatzea da.

Karpa horretan, ingurumenaren arloko bi hezitzailek bertaratzen diren guztiei informazioa emango diete eta dituzten zalantzak argituko dituzte. Gainera, jolas eta tailer dibertigarrietan parte hartzera animatuko dituzte. Jolas ludiko eta berrerabiltze-tailer sinpleen bidez, beiraren edukiontzi berdera zer bota behar den berrikusiko dute. Karpa puzgarrira hurbiltzen diren 18 urtetik gorako guztiak ontzi baten barruan zenbat kortxo dauden asmatzen saiatu ahalko dira. Hurbiltzen diren eta parte hartzen duten pertsona guztien artean beirazko ontzietan gordetako tokiko produktuen otzara bat zozkatuko da.

AGENDA OSOA

Azaroak 16, ostirala

Amurrio: binilo, cd eta bigarren eskuko liburuen azoka solidarioa. Goizean, San Anton plazan.

Amurrion, 16:00etatik 20:00etara, Juan de Urrutia plazan: Ecovidrio, Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundiak beiraren birziklatzea sustatzeko sortutako Reciclar es lo nuestro/Birziklapenean jaioak gara” kanpaina. Eguraldi txarra eginez gero, karpa San Anton plazan jarriko da.

Aiara: “Aiaraldeko konpostik onena aurkitzeko lehiaketa-kata” izenekoaren lehen saioa, 18:00etatik 20:00etara, Arespalditzako Gizarte Zentroan. 15 pertsonentzako tokia. Aurrez izena emateko, deitu azaroaren 15a baino lehen Aiarako Udalera.

 Azaroak 17, larunbata

Laudio: binilo, cd eta bigarren eskuko liburuen azoka solidarioa. Goizez eta arratsaldez, Zumalakarregi etorbidean, Herriko Plazatik hurbil.

Laudion, 10:30etik 14:30era, Araba eta Zumalakarregi kaleen inguruan: Ecovidrio, Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundiak beiraren birziklatzea sustatzeko sortutako “Reciclar es lo nuestro/Birziklapenean jaioak gara” kanpaina. Eguraldi txarra eginez gero, karpa Aldai plazan jarriko da.

Artziniega: “Compostaje y agricultura ecológica: fundamentos de la agricultura ecológica y estrategias contra plagas” izeneko hitzaldia, 11:30etik 13:30era, Artziniegako udaletxeko osoko bilkuren aretoan. 50 pertsonentzako tokia. Aurrez izena emateko, deitu Artziniegako Udalera.

Azaroak 23, ostirala

Amurrion, 18:00etatik 20:00etara, Kultur Etxean: “Aiaraldeko konpost-egileen sareko konpostik onena aurkitzeko lehiaketa-kata” izenekoaren bigarren saioa. 15 pertsonentzako tokia. Aurretik izena emateko, deitu azaroaren 22a baino lehen Amurrioko Udalera.

Azaroak 24, larunbata.

Aiaran, 11:30etik 13:30era: “Aiara, berde eta garbi!” kanpainari buruzko informazio-standa. Bertan, zabor organikorako kitak banatuko dira, Padura kalearen ondoko pista gorrian.

Okondo: “Compostaje comunitario y economía circular” hitzaldi irekia, 11:30etik 13:30era, Okondoko eskolan.

Azaroak 30, ostirala.

Laudio: “Vermicompostaje: Conocer la práctica del vermicompostaje y taller para montar tu propio vermicompostado en casa” hitzaldi irekia, 18:00etatik 20:00etara, Kultur Etxean. 50 pertsonentzako tokia. Aurrez izena emateko, deitu azaroaren 29a baino lehen Laudioko Udalera.

Helbidea
Zudubiarte, 1
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06