Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aurten ere, 1969ko ekainaren 28ko goizaldean Stonewall Inn tabernan gertatutakoaren oroimenak bultzatuta, beste behin bildu gara LGTBIQ kolektiboaren eskubideak errebindikatzeko eta aniztasunetik abiatuta errespetuaren eta bizikidetzaren alde egiteko.

Orain arte lortutako guztia ospatu eta oraindik lortzeko daudenak nabarmendu nahi ditugu.

Izan ere, aurrera jarraitu behar dugu LGTBI kolektiboko kideei bizitza zailago egiten diguten traba guztiak salatzen eta agerian jartzen.

Horretarako, Okondoko Udalak, gainerako botere publiko, estamentu ofizial eta hezkuntza zentroekin batera, konpromiso hauek hartuko ditu jendarte bidezkoagoa eta berdinzaleagoa lortzeko LGTBIQ kolektiboarentzat,  neurriak zehaztuz eta honako eremuei lehentasuna emanez:

- Hezkuntzan sexu eta genero aniztasuna integratzea, alor horretan ideia berriak sortzen laguntzea, eta sexu orientazioagatiko eta genero nortasunagatiko eskola jazarpenari aurre egiteko prebentzio lanaren oinarriak jartzea.

- Emakume lesbiana agerian jartzea, haren errealitatea onartzeko eta gizartean legitimatzeko, eta haren eskubideak askatasunez baliatzeko neurriak abian jartzeko eskatzea.

- Esparru heteronormatiboaren alternatiba eta aniztasunaren espektro zabalaren parte izanik, legitimitatea eta errespetua behar duten sexualitate guztiak agerian jartzea.

- Sarritan alde batera uzten diren biztanle sektoreak, hala nola hirugarren adinekoak edota dibertsitate funtzionala dutenak, agerian jartzea, eta haien sexu eta afektibitate aniztasuna bizitzeko eskubidea bermatzea.

Hori horrela, Okondoko Udalean,

1- LGTBIQ eskubideen errespetua ziurtatuko duten berdintasun eta aniztasun politika publikoak bultzatuko ditugu, LGTBIQfobiaren aurka eginez eta lesbo-gay-trans eta bisexualen kolektiboaren borroka bistaratuz. Horien barruan, parte hartzen jarraituko dugu Okondoko Eskolako hezkidetza proiektuan, sexu eta genero aniztasunaren ikuspuntua txertatuta baitago.

2- Errespetua eta elkarbizitza oinarri izango dituen jendartea lortzeko lan egingo dugu, homofobia, lesbofobia, bifobia eta transfobia desagerrarazteko lan egiten duten pertsona eta eragileekin elkarlanean.

3- Ostadar bandera ezarriko dugu udaletxeko balkoian, kolektiboaren berdintasunerako borrokaren sinbolo gisa, eta, pertsona, elkarte, Gobernuz Kanpoko Erakunde eta botere publikoek, gure gizarteak pertsona guztien giza eskubideak lortzeko bidea egin dezan, egiten duten ahalegina erakutsi

4- LGTBIQ+ baliabideei buruzko gida banatuko dugu udal areto, taberna, denda eta herritarren artean, aniztasunaren aldeko mezua zabaltzen jarraitzeko.

5- Deklarazioa udal weborrialdean jarriko da.

 Okondo, 2019ko ekainaren 28a

Helbidea
Zudubiarte, 1
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06