Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

BAT txartela eu2

 

BAT NFC gailu mugikorrentzako doako aplikazio ofizial bat da, Arabako Mugikortasun Agintaritzak sustatua, zeinetan parte hartzen dute Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak

Aukera ematen du kontsultak egiteko eta diru-zorroa eta aldi baterako tituluak birkargatzeko, geltoki batera joan behar izan gabe

BAT txartela erabiltzen duten zenbait pertsona anonimok hartu dute parte Euskotrenek eginiko proba pilotuan, eta ekarpenak egin dituzte aplikazioa eta bere funtzionamendua hobetzeko

Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren parte-hartzea duen Arabako Mugikortasun Agintaritzak (AMA) aurkeztu zuten gailu mugikorretarako BAT NFC aplikazio berria. Horren bidez, BAT txartelarekin lotutako kontsultak egin ahal izango dira, baita txartela birkargatu ere.

 

BAT NFC aplikazioaren ezaugarriak

BAT NFC doako aplikazio ofizial bat da, NFC gailu mugikorrentzat egina. Nahi adina erabil daiteke, eguneko edozein ordutan eta edozein lekutatik, sareko puntu fisiko batetik igaro gabe (kutxazain automatikoa, birkargatzeko makina, etab.).

Besteak beste, ekintza hauek egin daitezke BAT txartelean:

  • Diru-zorroa erostea eta birkargatzea, unean bertan.
  • Aldi baterako tituluak erostea eta birkargatzea, unean bertan.
  • Saldoa eta azken 15 mugimenduak kontsultatzea.
  • Mapak eta beste dokumentu interesgarri batzuk kontsultatzea.
  • Erosketa-faktura sinplifikatua sortzea.
  • Ordainketak merkataritza seguruaren sistemarekin babestuta daude, Kutxabank/Redsys plataforma erabiliz.

Aplikazioa erabat egokituta dago Android 4.0 sistema eragilea edo berriagoa duten NFC telefono mugikorretara, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoak lagatako BARIK NFC aplikazioaren patentearen gainean egin da. Hala, ahalbidetzen da baliabide publikoak hobeto erabiltzea eta sistema komun bat sortzea Euskadiko lurraldeen arteko elkarreragingarritasunaren barruan.

AMAren ekimen honekin, hori osatzen duten erakunde publikoek beste aurrerapauso bat eman dute Arabako herritarren esku dauden garraio publikoko zerbitzuak hobetzeko. Hain zuzen, modernizatzeko eta egungo nahiz etorkizuneko lekualdaketa-beharretara egokitzeko prozesu batean murgilduta dago sektore hori, eta, horretarako, zenbait proiektu ditu martxan, hala nola abiadura handiko trena (Euskal Y-a), Gasteizko tranbia eta autobus elektrikoen zerbitzua handitzea eta zerbitzuak eta tarifak koordinatzeko politikak sakontzea.

BAT-NFC eskuragarri egongo da eta Googleren marketetik (Google Play) edo esteka honetan deskargatu ahal izango da:

https://play.google.com/store/apps/details?id=eus.ctb.batnfcapp

Helbidea
Zudubiarte, 1
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06