Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

koronabirusa

 

Okondoko Udala lanean eta erabakiak hartzen ari da koronabirusaren hedapenari aurre egin ahal izateko.
Hori dela eta, lehen erabakiak hartu dira dagoeneko, hala nola Arnedorako txangoa atzeratzea.

Hainbat sailekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin adostu ondoren, bertan behera gelditu da martxorako programatutako erorikoak ekiditeko ikastaroa ere. Baita adinekoentzako errehabilitazio-gimnasia era. Halaber, Erretiratuen Kluba itxi dute, adinekoak arrisku-kolektiboa baitira.

Edozein xedetarako udal-lokalak (elkarteak, ingeleseko akademia, ikastaroak, musika koralaren entseguak,...) eta negutxokoa ere itxi egingo dituzte prebentzio-neurri gisa.

Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren gidalerroei jarraituz eta ikasleen artean eta eskala handiagoan koronabirusaren hedapena ekiditeko, Okondo Eskolak, Aurora Mendieta Etxaurren haurreskolak eta Zaraobek eten egin dituzte klaseak martxoaren 12tik 23ra arte.

Okondoko Udalak saihestu nahi du koronabirusa udalerrian zabaltzea, eta lankidetza eta ulermena eskatzen dugu beharrezko prebentzio-neurriak hartzeko eta Osakidetzaren gomendioei jarraitzeko.

 

Helbidea
Zudubiarte, 1
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06