Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

ADOPZIOA

Adopzioaren bidez, abandonatuta dauden adingabeei familia-bizitza egonkorra ematen zaie. Adopzioa Estatu mailakoa edo nazioartekoa izan daiteke eta kasu bietan, Gizarte Urgazpenerako Foru Institutuak egokitasun-agiria ematen die eskatzaileei. Estatu barruko adopzioa denean bakarrik laguntzen dio adopzioari epaitegietan, eta nazioarteko adopzioa bada, jatorrizko herrialdeak egiten du hori.

FAMILIA HARRERA

Familia harreran, adingabeen zaintza ematen zaie umeen zainketa eta heziketarako betebeharra beren gain aldi baterako hartzen duten pertsona edo familiei, adingabearen familia ordeztu edo/eta osatzen duen familia giroan bizi dadin.

GIZARTE ETA HEZKUNTZAKO LAGUNTZA FAMILIAN

Familia-hezitzaile batek esku hartzen du, zuzen-zuzenean, trebetasun pertsonalik, edo gizarte eta hezkuntza trebetasunik ere ez izateagatik, seme-alabak behar bezala zaintzeko gai ez diren familiei laguntzeko.

LAGUNTZA ETA SEGIMENDUA

Umea edo nerabea familiara moldatzeko prozesuaren segimendua egin eta laguntzen da, batik bat, erakunde mailako aldia amaituta. Halaber, adin-nagusitasunera iristean, egoitza-baliabideak utzi eta beren kabuz bizitzera doazen gazteei laguntza eman eta segimendua egiten zaie.

 

Helbidea
Zudubiarte, 1
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06