Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Untzalde–Pagolar–Markuartu

Ibilbide hasiera eta amaiera: Udal igerilekuetatik.

Ibilbide handiagoekiko lotura: Pagolar gainetik Luiaondora jai-tsi daiteke eta Nerbioiko Parke Linealarekin bat egin

Leku interesgarriak:

Pagolar. Tontorrera iristean, utzitako pago zaharren zuhaizti bat ikusiko dugu; hortik dator gailurraren izena.

Okondo haranaren bistak. Okondoko landa-paisaiaren ikuspegi ederra izango dugu bertatik.

Markuartu eta bertako baserriak. Ganekogorta eta Gallarraga mendiek osatzen duten mendilerroaren panoramika ezin hobea izango dugu.

Zudubiarte dorrea eta Atxondoko haritza. Untzabetxirako bidea eta Markuarturako errepidea (A-4621) gurutzatzen diren lekuan, Urezandiko bidea har dezakegu, XV. mendeko Zudubiarte dorrera heldu arte. Gertuago, desbideratzetik 200 m ingurura, Atxondoko haritza dago; haritz kandudun hau inguruko gainerako haritzak baino aste ba-tzuk lehenago loratzen da. Tradizioaren arabera, haritz hori ugalkortasun-iturri da.

  IBILBIDE LABURRAIBILBIDE LUZEA
Distantzia 8.9 km   12,8 km  
Desnibela 508 m   780 m  
Denbora 2:20 3:40
ibilbidea   Azkeneko bi kilometroak izan ezik, elorriak dituen bide estua dena, pisten artekoa ibilera errazeko ibilbidea.

Azkeneko bi kilometroak izan ezik, elorriak dituen bide estua dena, pisten artekoa ibilera errazeko ibilbidea. Pagolarrerantz dioan bide-tartea pistak eta bidezidorrak tartekatzen ditu. Desbideratzeei arreta jarri.

Deskarga Tracks  Untzalde_laburra.GPX
Untzalde_laburra.KML
Untzalde_laburra.PLT
Untzalde_luzea.GPX
Untzalde_luzea.KML
Untzlade_luzea.PLT
Helbidea
Zudubiarte, 1
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06