Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
San Roman–Kastillozar–Ugalde

Ibilbide hasiera eta amaiera:  San Romango elizatik.

Ibilbide handiagoekiko lotura: GR-123 ibilbidearekin bat egiten du Kurtziaga eta Kastillozar gailurren artean.

Leku interesgarriak:

San Roman parrokia-eliza. XVIII. mendean eraiki zuten, aurreko eliza eraitsi zenean.

Garbe bidea. Eremu karstiko batetik igaro-tzen da, artadien eta terreña arrazako behien artean.

Artadi kantauriarraren habitata. Artadi, gartxu eta gurbitz ale handiak.

Bilboko Burdin Hesia. Kastillozar gailurretik gertu bi harlangaitz-horma daude, Gerra Zibilean Bilbo defendatzeko eraikitakoak.

Baluarte. Tropa karlistek eraiki zuten 
I. Mundu Gerran, Bilbo setiatzeko (Kastillozar gailurra). Gaur egun, lurrean hondeatutako gotorleku hau sedimentuz eta landarez estalita dago ia erabat.

Aretxarro, Mareazulo eta Molingitxi kobazuloak eta Jentilen Kobazuloa. 
100 milioi urte baino gehiago iraun zuen kareharrizko mendigunearen karstifikazio-prozesuan sortu ziren (Behe Kretazeoan).

Zurikaldai jauregia. Ugalde auzoan dago. Juan Francisco de Urquijo e Ibarrolak eraiki zuen, 1777an.

  IBILBIDE LABURRAIBILBIDE LUZEA
Distantzia 6,4 km   12,1 km  
Desnibela 305 m   644 m  
Denbora 1:45 h   3:15 h  
Ibilbidea

Pisten artekoa ibilera errazekoa eta misteriotsua den harriztatu bidea.

Goibehera eta zailtasun gabekoa. Pisten artekoa ibilera errazekoa eta misteriotsua den harriztatu bidea. Asuntzara dioan basotsua den bidezidor laburra iluntsua dago.

Deskarga Tracks  San Roman_laburra.GPX
San Roman_laburra.KML
San Roman_laburra.PLT
San Rman_luzea.GPX
San Roman_luzea.KML
San Roman_ luzea.PLT
Helbidea
Zudubiarte, 1
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06