Berriak
Irekita dago Okondoko 2026ko Udako Jolas Txokoetan izena emateko epea
2026/05/25
Okondoko Udalak2026ko Udako Jolas Txokoetan izena emateko epea zabaldu du. Jarduera 2014 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta dago.
Jolas Txokoak ekainaren 22tik uztailaren 24ra egingo dira, 10:00etatik 13:30era, udako aisialdirako, jolaserako eta elkarbizitzarako gune bat eskainiz.
Izena emateko epea maiatzaren 25etik ekainaren 5era egongo da zabalik. Eskaerak egoitza elektronikoaren bidez, udaletxean edo liburutegian aurkeztu ahal izango dira.
Horrez gain, goiztiar zerbitzua ere eskainiko da 09:00etatik 10:00etara, gutxienez 7 haurrek izena ematen badute. Zerbitzuaren prezioa 13 eurokoa izango da haur bakoitzeko eta asteko.
Era berean, informazio bilera egingo da ekainaren 15ean, 18:00etan, Kultur Etxean, zerbitzuaren inguruko xehetasunak azaltzeko eta familiek izan ditzaketen zalantzak argitzeko.
Plazak mugatuak dira.