Bienvenido al Ayuntamiento de Okondo
Gaurkotasuna: albisteak eta agenda
Okondoko XXVII. Nekazal Azoka – Parte hartzeko oinarriak
2026/02/05
Okondoko XXVII. Nekazal Azoka
Parte hartzeko oinarriak
Inguruko ARTISAU eta BASERRITARREK parte hartu ahal izango dute.
TOKIA, EPEA ETA IZENA EMATEKO BALDINTZAK
Salmahaiak jartzeko baimen-eskaerak Okondoko Udalaren erregistro
orokorrean aurkeztu ahal izango dira otsailaren 23tik martxoaren 6ra
bitartean, aokondo.sac@ayto.araba.eus helbide elektronikoaren bidez (ez da
onartuko faxez bidalitako eskaerarik), dagokion eskaera-inprimakiarekin batera
(azokarako onetsitako ereduan aurkeztu beharko dira; eredua udaletxean
eskura daiteke edo http://www.okondokoudala.eus helbidean deskargatu).
HONAKO HAUEK AURKEZTU BEHARKO DITUZTE
BASERRITARREK:
* NAN eta/edo IFK
* OSASUN-ERREGISTROAREN EGIAZTAGIRIA
* ESKATZAILEAREN NEKAZARITZAKO GIZARTE-SEGURANTZAKO ALTA
* EKONOMIA-JARDUEREN GAINEKO ZERGARI DAGOKION ALTAREN
EGIAZTAGIRIA, HALA BADAGOKIO
* ELIKAGAIAK MANIPULATZEKO TXARTELA
ARTISAUEK:
*NAN eta/edo IFK
*GIZARTE SEGURANTZAKO KOTIZAZIOEN ALTA ETA AZKEN
ORDAINAGIRIA
*IKUSGAI JARRIKO DEN PRODUKTUA
*Baimena eskuratzen duten parte-hartzaileak azkenean ez badira azaltzen
eta behar bezala justifikatzen ez badute, hurrengo ediziotik kanpo gera
daitezke.
Nekazal Azokaren izaeraren oinarrian artisau-produktuak ikusgai
jartzea dago: horretarako, ezinbesteko oinarrizko baldintza da
salmahaietako titularrak ikusgai jarritako produktuen ekoizle izatea.
SALMAHAIA ETA KOKAPENA, NEURRIAK ETA SALMAHAIKOPURUA SALTZAILEKO
Antolatzaileek jarriko dituzte salmahaiak eta azoka jartzen hasterako
behar bezala identifikatuta egongo dira. Parte-hartzaile bakoitzak
dagokion izena eta zenbakia duen salmahaian jarri beharko du.
Baimena duenak gutxi gorabehera 2x1 metroko salmahai estalia izango
du. Kasu apartekoetan soilik eta salduko den produktuaren arabera erabili
ahal izango da toki handiagoa, betiere antolatzaileen irizpidearen arabera
eta haren baimenarekin.
Udal-organo eskudunak zehaztuko du lanpostuen kokapena eta
espazioak.
Organo eskudunak langileen baldin eta onuragarritzat jotzen badu azoka
osoa.
KONTROL-PROZEDURA ETA ZEHAPEN-ARAUBIDEA
Merkataritza Jardueraren Legean eta araudi higieniko-sanitarioan
ezarritakoarekin bat jardungo da.
- 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen
dituena.
- 2519/74 Dekretua, abuztuaren 9koa, Espainiako Elikadura Kodea
indarrean sartzeari buruzkoa.
- 14/86 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasunari buruzkoa.
- 26/84 Lege Orokorra, uztailaren 19koa, Kontsumitzaileen eta
Erabiltzaileen Defentsari buruzkoa.
- 7/94 Legea, maiatzaren 27koa, Eusko Legebiltzarrarena, Merkataritza
Jarduerari buruzkoa.
ELIKAGAIAK IKUSGAI JARTZEKO BALDINTZA
HIGIENIKO-SANITARIOAK:
LEKALEAK, BARAZKIAK ETA ORTUARIAK:
- Erakusgai dauden produktuak eta biltegiratuta daudenak ez dira
lurrean jarriko.
- Produktuak erakusgai jartzeko eta saltzeko, kanpoko elementuetatik
eta kutsaduratik babestuko dira.
- “Ekologikotzat” hartzen diren produktuek hala direla erakusten duen
dokumentazioa izan beharko dute.
TXARKUTERIA ETA HESTEBETEAK
- Honako produktu hauek baino ez dira salduko: txorizo gordin onduak
eta txorizo freskoak, txistorrak, hirugiharrak, saltxitxoia, odolosteak,
solomo-hestebetea eta saiheski adobatua.
- Produktu guztiek izango dute osasun-erregistroaren zenbakia, eta,
hala badagokie, etiketa.
- Produktu guztiak bilgarri, film, beira-arasa edo bestelako gailuen bidez
jarriko dira erakusgai, kanpoko kutsaduratik babesteko.
- Hirugiharra, solomo-hestebetea eta saiheski adobatua baino ezin
izango dira zatikatu: horretarako, berariazko erremintak erabiliko dira,
eta produktuaren identifikazioa ikusgai egongo da une oro.
- Odolosteak hozkailuetan jarriko dira ikusgai, indarrean dagoen araudia
betez.
GAZTAK
- Mota guztietako gaztak saldu ahal izango dira: onduak, freskoak…
- Etiketa bidez identifikatuta egon beharko dute eta dagokien osasunerregistroko zenbakia eraman beharko dute.
- Gazta berriak hozkailuetan jarriko dira ikusgai (0º eta 8º C bitartean).
- Kanpoko kutsaduratik behar bezala babestuta jarriko dira produktuak
ikusgai, ontzietan, plastikoan bilduta, beira-arasetan...
- Produktuak zatitu bakarrik egin ahal izango dira (gainontzeko
produktuak behar bezala identifikatuta geratu beharko du).
EZTIA, KONTSERBAK ETA ONTZIRATUTAKO PATEAK
- Produktu hauek ontziratuta kontserbatuko dira, eta debekatuta egongo
da horiek zatitzea.
- Produktu guztiek izango dute osasun-erregistroaren zenbakia, eta,
hala badagokio, etiketa.
- Ondo kontserbatzeko hotza behar duten pateak hozteko beiraarasetan jarriko dira erakusgai (0º eta 8º C bitartean).
ARDOAK, SAGARDOAK ETA LIKOREAK
- Produktu guztiek izango dute osasun-erregistroaren zenbakia.
- Salgai jarriko diren produktuak botiletan egon beharko dute eta
dagokien etiketa eraman.
OGIAK, OPILAK ETA PASTELAK
- Produktu guztiek izango dute osasun-erregistroaren zenbakia.
- Produktuak ez dira lurraren gainean jarriko zuzenean.
- Produktu guztiak behar bezala estaliko dira, kanpoko kutsaduratik
babesteko.
- Krema eta esne-gainez egindako produktu guztiak hozte-baldintza
egokietan jarriko dira erakusgai (0º eta 8º C bitartean).
- Ogi bereziei dagokienez, euren ezaugarriak ondo ikusteko moduan
jarriko dira.
TALOAK EGIN ETA SALTZEKO TXOSNAK
- Taloak egiteko baimena dago.
- Taloak egiteko lekua estalita egongo da, saltzeko lekutik eta produktua
biltegiratzeko lekutik aldenduta.
- Baxera erabili eta botatzekoa izango da.
- Ezingo da elikagairik ikusgai jarri salmenta egingo den gunean.
- Baimendutako edariak: sagardoa, ardoa, txakolina eta ura.
- Gordetako lehengaiek antzeko ezaugarriak dituzten salmahaiei
jarritako baldintza berdinak bete beharko dituzte (ogia eta txerrikia).
- Udal-organo eskudunak erabakiko du lanpostuak.
- Organo eskudunak langileen banaketa aldatu ahal izango du, baldin
eta onuragarritzat jotzen badu azoka
OKONDOKO ELKARTEENTZAKO TXOSNAK
- Hiru txosna jarri ahal izango dira udal-antolakuntzak izendatutako
tokietan (eskaera gehiago badaude, zozketatu egingo dira).
- Salmahaia osasungarria, segurua eta garbia izango dela ziurtatuko
duten baldintza teknikoak bete behako dira une oro.
- Taldeko norbaitek elikagaiak manipulatzeko txartela izan beharko du.




