Euskara

Euskara

Euskera

Euskara Sailaren xede nagusia da euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea, horretarako bide ezberdinak erabiliz: sentsibilizazio kanpainak, euskara ikasteko udal-dirulaguntzak, ikasteko taldeak herrian bertan osatzea, euskara erabiltzeko programak, euskararen inguruko ekitaldiak eta jarduerak, udal toponimiaren normalizazioa eta zabalkuntza, dirulaguntzen kudeaketa…

 

Okondoko Udalak euskara zerbitzu mankomunatua du Aiarako Kuadrillaren bidez.

Telefonoa: 945 39 91 22

 

Helburu nagusia 

Udalean eta udalerrian euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea, horretarako beharrezkoak diren planak diseinatuz eta garatuz, baita Udala euskararen erabileraren esparruko programa eta jarduera nagusietan sartzea ere.

Euskara ikastea eta hobetzea

Okondoko Udalak, urtero, euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia ateratzen du abenduan. Horrez gain, ikasturte hasieran deialdi berezia egiten du udalerrian bertan euskara ikasteko taldeak osatzeko.

 

Aiaraldeko euskaltegiak 


 

Euskara arloko ekintzak 


Okondoko Udalak, eskualdeko beste udal batzuekin koordinatuta, Berbalagun-Gurasolagun programa eskaintzen du. Euskaltegien esparrutik kanpo euskara erabiltzeko aukerak sortzea eta dinamizatzea du helburu. Gainera, adin guztietarako ekintzak antolatzen ditu urtean zehar, baita aktibitate bereziak ere, euskararen alorrean erreferentziazkoak diren egunen baitan, hala nola Euskararen Nazioarteko Eguna, Euskaraldia eta Korrika.

 

Konpromisoak 


Okondoko Udalak lankidetza-hitzarmenak sinatzen ditu urtero euskararen normalizazioaren aldeko hainbat erakunderekin, besteak beste, Aiaraldea Kooperatiba Elkartearekin, tokiko euskarazko komunikabideak sustatu eta finantzatzeko, eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin, gizarte-sareko elkarteek eta erakundeek euskararen normalizazioaren arloan elkarlanean jarduteko. Halaber, hizkuntza-irizpideak ezarri ditu udal-kontratazioetan.

 

Lotura interesgarriak