Gizarte ongizatea

Gizarte ongizatea

Gizarte ongizatea

Lehen mailako arreta zerbitzua da biztanle guztiei zuzenduta, gizarte zerbitzuen arloan herritarren galderei erantzuteko oinarrizko bidea. Herritarrei aholkularitza eskaini nahi diegu, adinekoei eta familiari lagundu,...

 

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak 


Gizarte-zerbitzuen sistemaren oinarrizko unitateak dira, eta herritar guztiei zuzentzen zaizkie, diskriminaziorik gabe. Bere jarduera balioaniztuna eta diziplina anitzekoa da, eta bere helburu nagusia ekintza komunitarioa garatzea da, bere eragin-eremuetan gizarte-zerbitzuen sistemako instantzia desberdinetarako sarbidea koordinatuz eta kudeatuz.

Hauek dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eginkizunak:

  • Herritar guztien informazio-, balorazio- eta orientazio-zentroak izatea, dauden gizarte-eskubide eta -baliabideei dagokienez.
  • Interesdunaren etxean bertan laguntza-jarduketen bidez zerbitzuak ematea.
  • Pertsonen, familien eta taldeen gizarteratzea erraztuko duten baliabideak eta bitartekoak eskaintzera bideratutako esku-hartze programak garatzea, bazterkeriaren prebentzioari lehentasuna emanez.
  • Dauden gizarte-premiei buruzko sentsibilizazio-programak eta komunitatearen bizitzaren garapenean gizartearen parte-hartzea sustatzeko programak egitea.
  • Dagozkien prestazioen izapidetzea kudeatzea.
  • Homogeneizatzeko, koordinatzeko eta sistematizatzeko irizpideen araberako informazioa prestatzea.
  • Gizarte-baliabideen erabilera eraginkorra planifikatzeko eta arrazionalizatzeko lanetan oinarri izatea, beren lurralde-eremuan dauden gizarte-premiak eta horiek asetzean sortzen diren anomaliak hautemanez.

 

Kontaktua


Aurrez aurreko arreta: asteazkenetan 9:00etatik 14:00etara

Okondoko Gizarte Zerbitzuek herritar guztiei eskaintzen diete lehen mailako arreta, eta informazioa, orientazioa eta laguntza eskaintzen dute hainbat arlotan, hala nola:

  • Egoera ahulean dauden adinekoei, familiei eta kolektiboei laguntzea.
  • Gizarte-laguntzak eta -prestazioak izapidetzea.
  • Aholkularitza mendekotasun- edo gizarte-bazterkeriako egoeretan.


Ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua eskatzea 685 114 555 telefonora deituta.