Hezkuntza

Hezkuntza

Hezkuntza

Okondoko Udaleko Hezkuntza Arloaren kontaktua:

Hezkuntza, Gizarte Ongizate eta Berdintasun Saileko zinegotziak honako ordutegi honetan erantzungo die arlo horrekin zerikusia duten kontsultei:

 

Asteartetan: 13:00-15:00
Asteazkenetan: 11:00-14:30

 

Okondoko haurreskola-Aurora Mendieta


Araba bizikletaz

 


Helbidea: Irabien, 89.

P.K.: 01409

Telefonoa: 945 898 429

Faxa: 945 898 429

 


Bi unitate ditu eta 21 haurrentzako edukiera:

  • 0 urterako gela 1:8 haurrentzako edukiera, gaur egun 6 haurrek erabiltzen dutena.
  • Urtebetarako gela: 13 haurrentzako edukiera, gaur egun 8 haurrek erabiltzen dutena.

 

Informazio gehiago

 
 
 

Okondo eskola


 

Gure eskola sare publikoko haur-hezkuntzako zentroa da (2-6 urte), eta eredu euskalduna du.Araba bizikletaz Bertan, kalitatezko hezkuntza-proiektua eskaintzen da, etengabeko hobekuntzan oinarritua eta ikasleen eta okondotarren familien eskaerei irekia.

Irakaskuntza-metodologia Amara Berri sisteman oinarritzen da, eta bere helburua ikasleen garapen global eta harmonikoa da, garapen emozional, sozial eta kognitiboaren alde lan eginez, haur guztien gaitasun indibidualak zainduz eta indartuz.

Beste proiektu batzuen artean, irakasleen etengabeko prestakuntza, hezkidetza-proiektua eta eskola-baratzea nabarmentzen ditugu.

Eskolaren eta familien arteko harremanak parte-hartzetik inplikaziora igaro dira, eta biek dute Okondoko belaunaldi berriak hezteko ardura.

 
 
 

Goizeko Gela


Okondoko Udalak gure eskolan Goizeko Ikasgela Zerbitzua sortzen eta bultzatzen lagunduko du. Zerbitzua datorren ikasturtean hasiko da martxan.

Gure eskolan goizeko ikasgelaren zerbitzua eskaintzea familia eta lana bateragarri egitea erraztera eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren printzipioa gauzatzera bideratutako neurria da.

Familiari laguntzeko zerbitzu bat da, hau da, ikastetxeko eskola-ordutegia hasi baino lehen, laneko eta/edo familiako arrazoiak direla medio, gurasoei arreta ematea.

Goizeko gela

Okondoko Guraso Eskola