Katastroa
Higiezinen Katastroa administrazio-erregistro bat da, Arabako Foru Aldundiko Tokiko Zergen eta Katastroaren Zerbitzuaren mendekoa, eta bertan landa- eta hiri-ondasun higiezinak eta ezaugarri bereziak dituztenak deskribatzen dira.
Ondasun higiezinen katastroko deskribapenak horien ezaugarri fisikoak, juridikoak eta ekonomikoak jasotzen ditu, besteak beste, kokapena, katastroko erreferentzia, azalera, erabilera, laborantza, irudikapen grafikoa, katastroko balioa eta katastroko titularra.
Ondasun higiezinen katastroko deskribapenean jasotako datuak errealitatearekin bat datozela bermatzeko, nahitaezkoa da ondasunak sartzea eta katastroan aldaketak egitea.