Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegoa (EKB) Arabako Foru Aldundiak probintzia osoari eskaintzen dion herritarren arretarako doainiko zerbitzua da.

Energia-komunitateak sortzeko interesa duten herritarrei, elkarteei, ETE-ei zein langile autonomoei, menpeko toki-erakundeei, eta tokiko erakunde zein entitateei aholkularitza eta laguntza emateko bulegoa da.

Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegoak (EKB) hiru zerbitzu mota eskaintzen ditu batez ere:

● Hedapena: Energia-komunitateei buruzko prestakuntza eta sentsibilizazioa, proiektu arrakastatsuen berri emanez, ikastaroak antolatuz. Beraz, sentsibilizazio jardunaldi eta formazio tailer ezberdinak egingo dira tokiko komunitate energetikoen inguruan.

● Laguntza: Aholkularitza teknikoa eta prozesu parte-hartzaileen proiektuek izan dezaketen potentziala ebaluatzeko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko.

● Aholkularitza: Aholkularitza leiho bakar baten bidez, beharrezko diren tramite guztiak egiteko. Beraz, aholkularitza tekniko, administratibo, juridiko, sozial, ekonomiko eta finantzarioko zerbitzuak eskaintzen ditugu.

Helbidea
Zudubiarte, 1
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06