Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Okondoko Udalak autobusa (55 leku) antolatu du irteera familiarra egiteko abenduaren 8an, larunbata, Mungiako OLENTZEROREN BASERRIra.

BISITA GIDATU bakoitzean (2 ordu) gutxienez 20 eta gehienez 40 pertsona onartzen direnez (3 urte baino gutxiagokoak zenbatu gabe), bi txanda erreserbatu dira, 13:15etan eta 13:45etan, lehenengoan izena emandako lehenengo 40 pertsona erroldatuak sartuko dira, eta bigarrenean gainerakoak.

Denbora egongo da bokata jateko, etab.

AUTOBUSAREN ORDUTEGIA

-Irteera: 11,30 Batzoki eta Txaparrotik

-Itzulera: 17,30 Mungiatik

PREZIOAK (busa + bisita gidatua barne)

- 12 urte artekoak: DOAN

- 12 urtetik gora: 8 €

PLAZA KOPURUA: 55 plaza (erreserbainskrip.-ordenaren arabera).

 

Lehentasuna erroldatuentzat (aparteko zerrenda irekiko da ez erroldatuentzat).

Irteera egiteko 3 urtetik gorako 20 pertsona erroldatu apuntatu beharko dira gutxienez.

0-2 urteko txikiek ere irteeran parte hartu ahalko dute eta busean plaza okupatuko dute.

INSKRIPZIOA eta ORDAINKETA:

azaroaren 20an 13:00 arte Udaletxean bertan, edo dagokion kopurua ingresatu Udalaren Vital-eko kontuan (kontzeptua: Izenaduba) izen-abizenarekin, eta ordainagiria aurkeztu Udaletxean izena emateko.

*OHARRA:

Adingabekoak gurasoek, legezko tutoreak edo erreferentziazko adin nagusiko batek lagundurik joan beharko dute.

 

Helbidea
Zudubiarte, 1
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06