Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Cultura, deportes y ocio - Okondo

KULTUR ETXEA

Villachicako 29. zenbakian dago. Honako hauek ditu: 2 gela (ekitaldi aretoa eta gimnasioa), 2 artxibo eta komuna.

 

LIBURUTEGIA

Okondoko liburutegia Okondoko Kultur Etxean dago, eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen barruan dago.

Nahi duten guztiak etor daitezke liburutegira. Sarrera librea eta doakoa da. Zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko, beharrezkoa da liburutegiko txartela edukitzea. Txartela pertsonal eta besterenezin honek liburuak maileguan hartzeko balio du. Txartelean ez da argazkirik jarriko eta doan lortzen da.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.

Erabiltzaileak: Liburutegira herritar guztiak joan daitezke.

Sarbidea eta maileguak: Sarrera doakoa da.

Zerbitzuak: Material inprimatuak kontsultatu eta maileguan hartzea, aldizkariak (EHAA, BAO, EAO…) linean kontsultatzea, irakurketa gela. 

 

KZ GUNEA

Okondoko KZ Gunean ordenagailuk daude interneterako sarbidearekin. Gela honen helburua da herritarrak baliabide honetara ohitzea eta trebakuntza ikastaroak ematea.

Honako ikastaro hauek eskaintzen dira, besteak beste: interneteko oinarrizko ezagutza, internet bidez nola saldu, nola sortu denda birtual bat, on-line lan egitea eta banketxeak eta finantza erakundeak.

Helbidea: Kultur etxea / Casa de cultura. 01409 OKONDO (ARABA)

Telefonoa: 945898321

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Ordutegia: Kontsulta ezazu ondoko loturan: Horario Kz Gunea.

Dinamizatzailea hilaren 8an eta 22an (asteartea) etorriko da 17:00etatik 19:00etara.

 

ERRETIRATUEN ELKARTEA

 

KIROL INSTALAZIOAK

  FRONTOI ESTALIA

 

ESTALI GABEKO IGERILEKUAK

Kanpoko igerilekuak uda garaian zabaltzen dira eta bertan, sorosleaz eta botikinaz gain, taberna, gune berdeak eta zuhaiztia aurkitu dituzu hainbat mahairekin.

Utza bidean daude eta bi igerileku dituzte, bat olinpikoa eta bestea biribila (umeentzat).

Udal igerilekuekin harremanetan jartzeko telefonoa: 945 89 82 14

 

FUTBOL-ZELAIA

Untzaldeko futbol-zelai hau belarrezkoa da, eta hormigoizko baranda du; aulkiak, berriz, adreilu eta hormigoizkoak dira.

BOLATOKIA

 

PLATER-TIROKETA ZELAIA

Untzalden dago.

 

ZALDI-HEZTEGIA

 

 

KULTUR ELKARTEAK

ITZALDE ABESBATZA

Historia

1987. urtean Andoni Armendia Diaz zuzendariaren gidaritzapean sortutako musika eta ahots taldea da (gaur egun ere bera da zuzendari). Okondo eta Zuhatza (Araba) herrietako musika zaletasunaren ondorioz sortu zen.

Bi herri horietako musika eskola da musikaren kultuagatiko ideala bizirik mantentzen duena, eta bere helburu nagusia da Aiara Haranean estilo eta garai guztietako musika korala sustatzea, irakastea eta zabaltzea, batez ere euskaraz, musika kultuaren eredu gisa. Horretarako, errepertorio zabala eta askotarikoa eskaintzen du, Errenazimendutik hasi eta Barrokoko nahiz XXI. mendeko musika korala jasoz.

Une honetan 25 ahots daude, eta normalean 25 kontzertu emate dituzte urtean zehar.
Kexaako kultur astean izan ohi da lehenengoa, eta inguruko udaberriko jaialdia antolatzen du beste abesbatza batzuekin batera. Halaber, Aiarako musika hamabostaldian ere parte hartzen du, eta Gasteizko Araba aretoko ostiral koraletan arrakasta izaten du.

Arabako Abesbatzen Federazioko kide da eta Aldundiarekin parte hartzen du Ereiteneko zirkuituetan, probintziako hainbat herritan abestuz. Horretaz gain, Arabako Abesbatzen Egunean eta Gasteizko San Prudentzio erretretan parte hartzen du Arabako abesbatzekin batera.

Ikusi Kurrikulum-a

Errepertorioa: XV, XVI, XVII, XVIII, XIX, XX eta XXI. mendeetako polifonia. Euskal folklorea.
Fitxa artistikoa: Kideak: 24.
Zuzendaria: Andoni Armentia
Fitxa teknikoa: Elizak, zinemak, etab.
Cachea: Hitzartu behar da.
Kontaktua: Miren Itziar Guezala
Web orria: www.itzaldeabesbatza.com
Facebook: Itzaldeabesbatza 

 

Harremanetarako:

Zuzendaria:
Andoni Armentia Díaz
20. 01377 Zuhatza-Aiara
Telefonoa eta faxa: 945 39 90 88
E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Presidentea:
Miren Itziar Guezala Ibarrola
E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Helbidea
Zudubiarte, 2
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06