KULTUR ETXEA
Villachicako 29. zenbakian dago. Honako hauek ditu: 2 gela (ekitaldi aretoa eta gimnasioa), 2 artxibo eta komuna.
LIBURUTEGIA
Okondoko liburutegia Okondoko Kultur Etxean dago, eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen barruan dago.
Nahi duten guztiak etor daitezke liburutegira. Sarrera librea eta doakoa da. Zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko, beharrezkoa da liburutegiko txartela edukitzea. Txartela pertsonal eta besterenezin honek liburuak maileguan hartzeko balio du. Txartelean ez da argazkirik jarriko eta doan lortzen da.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.
Erabiltzaileak: Liburutegira herritar guztiak joan daitezke.
Sarbidea eta maileguak: Sarrera doakoa da.
Zerbitzuak: Material inprimatuak kontsultatu eta maileguan hartzea, aldizkariak (EHAA, BAO, EAO…) linean kontsultatzea, irakurketa gela.
KZ GUNEA
Okondoko KZ Gunean ordenagailuk daude interneterako sarbidearekin. Gela honen helburua da herritarrak baliabide honetara ohitzea eta trebakuntza ikastaroak ematea.
Honako ikastaro hauek eskaintzen dira, besteak beste: interneteko oinarrizko ezagutza, internet bidez nola saldu, nola sortu denda birtual bat, on-line lan egitea eta banketxeak eta finantza erakundeak.
Helbidea: Kultur etxea / Casa de cultura. 01409 OKONDO (ARABA)
Telefonoa: 945898321
E-posta: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Ordutegia: Kontsulta ezazu ondoko loturan: Horario Kz Gunea.
Dinamizatzailea hilaren 8an eta 22an (asteartea) etorriko da 17:00etatik 19:00etara.
ERRETIRATUEN ELKARTEA
KIROL INSTALAZIOAK
FRONTOI ESTALIA
KIROL INSTALAZIOAK
ESTALI GABEKO IGERILEKUAK
Kanpoko igerilekuak uda garaian zabaltzen dira eta bertan, sorosleaz eta botikinaz gain, taberna, gune berdeak eta zuhaiztia aurkitu dituzu hainbat mahairekin.
Utza bidean daude eta bi igerileku dituzte, bat olinpikoa eta bestea biribila (umeentzat).
Udal igerilekuekin harremanetan jartzeko telefonoa: 945 89 82 14
FUTBOL-ZELAIA
Untzaldeko futbol-zelai hau belarrezkoa da, eta hormigoizko baranda du; aulkiak, berriz, adreilu eta hormigoizkoak dira.
BOLATOKIA
PLATER-TIROKETA ZELAIA
ZALDI-HEZTEGIA
Okendo Hipika Kluba
Okondo beho taldea
KULTUR ELKARTEAK