Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Euskara Sailaren xede nagusia da euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea, horretarako bide ezberdinak erabiliz: sentsibilizazio kanpainak, euskara ikasteko udal-dirulaguntzak, ikasteko taldeak herrian bertan osatzea, euskara erabiltzeko programak, euskararen inguruko ekitaldiak eta jarduerak, udal toponimiaren normalizazioa eta zabalkuntza, dirulaguntzen kudeaketa…

EUSKARA ZERBITZUA:

Okondoko Udalak euskara zerbitzu mankomunatua du Aiarako Kuadrillaren bidez. TELEFONO-ZENBAKIA: 945 39 91 22

HELBURU NAGUSIA:

Udalean eta udalerrian euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea, horretarako beharrezkoak diren planak diseinatuz eta garatuz, baita Udala euskararen erabileraren esparruko programa eta jarduera nagusietan sartzea ere.

EUSKARA IKASTEA ETA HOBETZEA:

Okondoko Udalak, urtero, euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia ateratzen du abenduan. Horrez gain, ikasturte hasieran deialdi berezia egiten du udalerrian bertan euskara ikasteko taldeak osatzeko.

AIARALDEKO EUSKALTEGIAK:

  • AMURRIOKO AEK EUSKALTEGIA 
    Helbidea: Mendiko, 15 (Amurrio)
    Tel: 945 89 23 34
    Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • LAUDIOKO AEK EUSKALTEGIA 
    Helbidea: Zubiaur, 5 (Laudio)
    Tel: 94 672 67 22
    Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • LAUDIOKO UDAL EUSKALTEGIA
    Helbidea: Latiorro, 8 - EPA eraikina- (Laudio)
    Tel: 651 70 31 17 
    Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 

EUSKARA ARLOKO EKINTZAK:

Okondoko Udalak, eskualdeko beste udal batzuekin koordinatuta, Berbalagun-Gurasolagun programa eskaintzen du. Euskaltegien esparrutik kanpo euskara erabiltzeko aukerak sortzea eta dinamizatzea du helburu. Gainera, adin guztietarako ekintzak antolatzen ditu urtean zehar, baita aktibitate bereziak ere, euskararen alorrean erreferentziazkoak diren egunen baitan, hala nola Euskararen Nazioarteko Eguna, Euskaraldia eta Korrika.

KONPROMISOAK:

Okondoko Udalak lankidetza-hitzarmenak sinatzen ditu urtero euskararen normalizazioaren aldeko hainbat erakunderekin, besteak beste, Aiaraldea Kooperatiba Elkartearekin, tokiko euskarazko komunikabideak sustatu eta finantzatzeko, eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluarekin, gizarte-sareko elkarteek eta erakundeek euskararen normalizazioaren arloan elkarlanean jarduteko. Halaber, hizkuntza-irizpideak ezarri ditu udal-kontratazioetan.

LOTURA INTERESGARRIAK

Helbidea
Zudubiarte, 1
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06