Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Okondoko Ingurumen Sailak oinarrizko helburu hauek ditu: natur baliabideen zentzuzko erabilera, kutsatzaileen murrizketa eta ingurumenaren babesa.

Ingurumen Sailaren zerbitzuak hauek dira:

  • Azterlanak eta proiektuak egitea.
  • Tokiko Agenda 21 ezarri eta koordinatzea, hain zuzen ere, barne nahiz kanpoko koordinazioa (herritarren koordinazioa), Ihoberekiko koordinazioa eta elkarlana barne.
  • Industriako jardueren segimendua eta kontrola.
  • Mugikortasun Iraunkorraren sustapena.
  • Hondakinen kudeaketa iraunkorraren sustapena.
  • Airearen kalitatearen Ekintza Plana burutzea.
  • Zarataren eragina ahalik eta gehien murriztea.
  • Energia eraginkortasunaren sustapena.
  • Biodibertsitatea aztertu eta zaintzea.
  • Eskola Agenda 21enkoordinazioa
  • Informazioa eta sentsibilizazioa ingurumenari buruzko gaietan: egun bereziak antolatu eta osatzea (Zuhaitz Eguna, Uraren Eguna, Aste Berdea, ….), sentsibilizazio kanpainak, prentsarako jakinarazpenak, eta abar.
  • Bitartekaritza eta elkarlana udalaz gaindiko proiektu eta azterlanetan.
Helbidea
Zudubiarte, 1
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06