Kaixo,
Jon Escuza naiz, zuetariko askok jada ezagutzen nauzue. Nire bizitza Okondon jorratu dut eta orain niretzako etapa berri bat hastera doa, herri liluragarri honetako alkate gisa.
Aurretik 4 urte ditugu, mandatu berri hau hasi ditugun ideia eta proposamenak martxan jartzeko urteak. Guztion artean gauzatu nahi ditudan proiektu liluragarriak.
Ilusioz betetako momentuak helduko dira gure herriarentzat, ilusioz beteriko etorkizun bat eraikitzeko urteak, zeinetan elkarrizketa eta guztion parte-hartzea, behar dugun aldaketaren giltzarri izango direlarik. Buru belarri lanean arituko gara pertsonei laguntzeko, udal instalazioetan hobekuntzak burutu beharko ditugu, baita ur- horniketa bezalako oinarrizko zerbitzuetan ere, eta kirol guneen eta haurrentzako parkeen hobekuntza ahaztu gabe… baina horrez gain, eguneroko zerbitzuak eskaintzen jarraitu behar dugu eta ahal den neurrian hobetzen joan behar gara. Ikusten duzunez, aurretik gauza asko ditugu egiteke eta burutu ahal izateko zure laguntza izan nahi dut.
Gure proiektua entzutetik, auzokideen parte hartzetik sortu da eta zuekin guztiokin aurrera atera beharra dago. Gainera, alderdien arteko harremanak arinak izan daitezen nahi dugu, akordioaren alde lan egitearren, guztiok batera gauzak gauzatzearren, izan ere, liskarrak ez baitu ezer lortzen.
Etapa berri honi ilusio osoz eta energia guztiarekin ekiten diot, Okondo nire herria da, bihotzean daramat, neure onena emateko prest nago eta herri hau hobea izan dadin laguntzeko irrikan nago.
Eskerrik asko.
Jon Escuza.