Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Okondoko HistoriaArabako probintziaren iparraldean dago Okondo. Auzi eta gatazka ugariren gune izan da. XI. mendetik aurrera Aiarako kondearen jaurerriaren parte izan zen, harik eta 1521 urtean, aiaratarren gehiegikeriak ikusita, Gaztelako erregeak herritarrak Bizkaiko jaurerriarekin bat egitera bultzatu zituen arte.

Halatan, Okondo Bizkaiarekin egin zuen bat 1590 urtean independente izatea erabaki zuen arte, betiere Aiarako Biltzarraren erregimenaren mende.

Garai hartan, ganboatarren eta oñatiarren arteko borroka ugari gertatu ziren haranean. Lurraldeko leinu nagusiek euren dorreak eraiki zituzten Okondon. Geroxeago, XIX. mendean barrena, Bizkaia behin eta berriz saiatu zen Okondo bereganatzen; baina, azkenean, Aiara barruan geratu zen.

Historian, Izalde ibaiaren arroko errotak eta burdinolak izan ziren Okondoko haranaren ekonomiaren ardatz, nekazaritzarekin eta abeltzaintzarekin batera.

XVII. mendearen amaieran 9 irin-errota, 4 errementeria eta burdinola bat zeuden udalerrian.

Gainera, oso lur emankorrak zituen. Lur horietan hazten ziren garia, artoa, gaztainak, txakolina, babarrunak, babak, patatak eta fruitu gozoak.

Abeltzaintza ere oso oparoa zen: behiak, ardiak, zaldiak eta astoak. Herritarrak ehizaz (erbiak, eperrak eta basurdeak), eta Izalde ibaiko arrantzaz (aingirak, karramarroak, loinak eta barboak) ere baliatu izan dira elikagaiak lortzeko.

 

Helbidea
Zudubiarte, 2
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06