Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Arabako Txirrindularitza Federazioak Emakumeen Arabako I. Bira antolatu du Aiara, Artziniega eta Amurrioko txirrindularitza elkarteekin batera eta Okondo, Artziniega  eta Amurriko Udalen eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.

Emakumeen Arabako I Bira maiatzaren 8an aurkeztuko da Gasteizen, 11:30etan.

Emakumeen I Birak hiru etapa izango ditu eta hirurak Aiaraldean. Lehenengoa, maiatzaren 10ean, Artziniegan izango da; bigarrena, maiatzaren 11, Okondon eta azkena, 12an, Amurrion.

Garrantzitsua da Emakumeen I Bira martxan jartzea, eta Aiaraldean izatea, aukera izango delako emakumeen kirolaren alde egiteko, euren parte hartzea bultzatu, bistaratu eta aitortzeko, eremu guztietan egon daitezen, genero estereotipoak eta mugak gaindituz.

Beraz, Okondoko Udalak gonbidatu nahi ditu herritarrak Okondoko etapa ikustera eta emakume txirrindulariak animatzera. Okondoko etapa bigarrena izango da, larunbata, maiatzak 11n eta 11:00etan hasiko da.

Helbidea
Zudubiarte, 1
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06