Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Okondoko Udalak 2018-19 ikasturtean udalerrian bertan euskara ikasteko taldeak sortzeko inskripzio-epea ireki du irailaren  25era arte (asteartea). Pasa den ikasturtean Okondoko taldean aritu zirenek ere izena eman beharko dute.

DEIALDIAREN HELBURUAK

1.- Okondoko 2017-18ko taldeari jarraipena ematea eta, ahal bada, kide berriekin osatzea.

2.- Udalerrian talde berriak sortzeko aukera aztertzea.

LEHENTASUNA / IZENA EMATEA

  • Iazko taldeari jarraipena emateko, 2017-18 ikastaroa bukatu zuten ikasleek izango dute lehentasuna, epean inskribatuz gero.
  • Edozein talde osatzeko, maila egokiko gutxieneko ikasle kopurua beharko da. Beharrezkoa izanez gero, mailaketa-probak egingo dira.

IZENA EMATEA: irailaren 25era arte, Okondoko Udaletxean (945898023) emango dizuten inskripzio-fitxa bete eta bertan entregatu. Bestela, www.okondokoudala.eus   webetik inskrip.-fitxa jaitsi, bete, eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. -era bidali.

Izena emandakoekin harremanetan jarriko gara bilera batera deitzeko edo dagokien informazioa emateko.

UDAL BEKA

Ikasturtearen hasieran ikasleek AEKri dagokien matrikula-kostua ordainduko diote eta 2019ko azaroan udal beka eskatu ahalko dute, baldintzak betetzen dituztenei matrikularen % 60 edo %85 itzuliko zaielarik.

*INFORMAZIO GEHIAGO: Aiarako Kuadrillaren Euskara Zerbitzuan:

945399122 /  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Inskripzio orria (Mintzataldeak)

Inskripzio orria (Euskara ikasi)

Helbidea
Zudubiarte, 1
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06