Alarma-egoeraren ondorioz, bertan behera geratu da 2020ko San Prudentzio jaietako egitaraua. Programatutako jardueren artean, ermitako meza tradizionala eta horren osteko luncha zeuden, baita Okondo Eskolak antolatutako danborrada ere.
Hori dela eta, Ganekogorta Mendi Klubak danborrada sinbolikoa antolatu du Udalarekin batera. Balkoietatik egingo dugu, hilaren 27ko 20:05ean eta 28ko (jaieguna bera) 13:00etan eta 20:05ean.
Bereziki haurrak eta adin guztietako gazteak animatu nahi ditugu parte hartzera; danbor bat edo horren funtzioa bete dezakeen beste edozein objektu erabil daiteke.
BIDAL EZAZU ZURE 10 SEGUNDUKO BIDEOA HURRENGO POSTA ELEKTRONIKORA:
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
San Prudentzio: Historioa eta Datu Interesgarriak
Hemen entzun ditzakezue abestiak:
San Prudentzio Martxa errepertorioa
Orain inoiz baino gehiago....
#OkondonDenokBatera