Ibilbide hasiera eta amaiera: Untzako elizatik.
Ibilbide handiagoekiko lotura: Bikirrio ingurutik behera jaitsi daiteke, 4,5 km-ko ibilbide bat eginez, GR-123ra iritsi arte.
IBILBIDE LABURRA | IBILBIDE LUZEA | |
---|---|---|
Ibilbidea | Harri askeko zonaldeak dituen basabide garbiak. |
Harri askeko zonaldeak dituen basabide garbiak. Maldatsuak diren bide-tarteak. Bikirriotik doan bidezidorra gutxi mugatua da. |
Distantzia | 8.9 km | 13,1 km |
Desnibela | 508 m | 712 m |
Denbora | 2:20 ordu. | 3:15h. |
Ibilbidea | Harri askeko zonaldeak dituen basabide garbiak. | Harri askeko zonaldeak dituen basabide garbiak. Maldatsuak diren bide-tarteak. Bikirriotik doan bidezidorra gutxi mugatua da. |
Tracks | GPX KML PLT |
GPX KML PLT |
Leku interesgarriak:
Untzako Santa Maria parrokia-eliza. 1772. eta 1777. urteen artean eraiki zuten, lehen zegoena erabat hondatuta baitzegoen. Gurutze grekozko oinplanoa duen tenplu barroko honetan mendebaldeko fatxada da elementu aipagarriena, albo banatan bi dorre altu dituela. Ayalatarrak dira elizaren zaindariak; izan ere, haien horma-hilobia presbiterioaren ezkerreko horman dago.
Otaola. San Sebastian ermita aurki dezakegu bertan. Auzo honetan Ospin-Urkijotarren eguzki-dorrea eta arma-dorrea eraiki ziren.
Peñahincada. 1,80 m-ko hareharrizko harria da, eta baliteke jatorri neolitikoa edukitzea. Okondo eta Gordexolaren arteko muga zehazten du, eta Bikirrio gainaren azpian dago. Mastondo sakanaren panoramika ederra ikus daiteke bertatik.
Señorio de Astobiza upategia. Basoaldu igarotakoan, bidegurutze batera iritsiko gara; bertan dago txakolin-upategi hau, mahastiz inguratuta.