Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Landeta–Ganekogorta–Gallarraga

Ibilbide hasiera eta amaiera: Landeta baserritik

Ibilbide handiagoekiko lotura: ibilbideko hainbat zatitan elkartzen da GR-123 bidearekin. Ganekogortatik Pagasarrira jaitsi daiteke, 3,5 km ibilita

Leku interesgarriak:

Gallarraga. 900 m baino gehiagoko gailur honetatik ezin hobeto ikusten dira Okondo harana eta Enkarterri.

Ganekogorta. Ingurune osoko gailurrik altuena da (999 m); bertara irits daiteke Okondo, Nerbioi eta Kadagua haranetatik, baita Bilbo erdigunetik ere. Bertako panoramika ikaragarria da; Bizkaiko Zubia ere ikusten da.

Fauna. Behi eta zaldiak aske bazkatzen ikusteaz gain, hainbat hegazti harrapari ere bizi dira bertan, hala nola, sai zuriak eta sai arreak. Horrez gain, mendilerro hau EAEko Korridore Ekologikoen Sareko eremu-zona gisa katalogatuta dago, eta sare hidrografiko hori ugaztunen banaketa-eremu nagusietako bat da; besteak beste, bisoi europarra aurki daiteke bertan.

 

  IBILBIDE LABURRAIBILBIDE LUZEA
Distantzia 7,8 km   13,9 km  
Desnibela 367 m   922 m  
Denbora 2:15 h   3:50 h  
Ibilbidea  

Basoko bide eta aspaldiko bideen artean, malda txikiak eta eremu lauak tartekatzen ditu.

Mendizale zorrotzentzat bikaina. Bide ikezua. Ekiditu laino egunetan.Ikusgaitasunik gabe, Ganekogorta eta Gallarragatik doazen bide-tarteak arrisku-tsuak suertatu daitezke.

Deskarga Tracks  Landeta_laburra.GPX
Landeta_laburra.KML
Landeta_laburra.PLT
Landeta_luzea.GPX
Landeta_luzea.KML
Landeta_luzea.PLT
Helbidea
Zudubiarte, 1
01409 · Okondo
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara
Faxa
+34 945 89 82 06