Ibilbide hasiera eta amaiera: Laburu auzotik
Ibilbide handiagoekiko lotura: GR-123 ibilbidearekin bat egin daiteke Pagoeta aldean, eta Aguilatos menditik Sodupera jaitsi eta Done Jakue bidea har daiteke.
Leku interesgarriak:
Cueva del Conejo kobazuloa. Kareharrizko geruzan sortutako barrunbea, Behe Kretazeokoa.
Miñaurreko gaztainadia. Ehunka urteko gaztainondoak, garai hartako tokiko ekonomiaren erakusgarri; horien bidez gaztainak eskuratzeaz gain, zuhaitzak lepatu eta horien adarrak erabil-tzen zituzten burdinoletarako ikatza egiteko.
Aguilatos tontorra eta Zartuña mendia. Eremu maldatsu honek liskarrak sortu zituen Okondo eta Gueñes artean; 1574an, Exekuzio Gutunak Okondori aitortu zion eremuaren titulartasuna.
Gallarraga. 900 m baino gehiagoko gailur honetatik ingurunearen ikuspegi zoragarria dago; Bilboko itsasadarra ere ikus daiteke.
Ibildide Laburra | Ibilbide Luzea | |
Ibilbidea |
Erreza, oro har, basabideen artean. |
Ibilera errazeko pista eta bideak. Miñaurreko zonaldean iratzeen agerrerak bidezidorra itxuragabetzen du. |
Distantzia | 4.3 km | 12.5 km |
Desnibela | 265 m | 684 m |
Denbora | 1:15 |
3:10 |
Deskarga Tracks | Laburu_laburra.GPX Laburu_laburra.KML Laburu_laburra.PLT |
Laburu_luzea.GPX Laburu_luzea.KML Laburu_luzea.PLT |