Prebentzio eta laguntzako gizarte-zerbitzua da eta hauxe da bere helburua: eguneroko bizitzan normaltasunez moldatzeko zailtasunak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzea, pertsona horiek beren ohiko bizilekua utzi beharrik gabe.
ETXEZ ETXEKO LAGUNTZAren bidez, eguneroko zereginak beren kabuz egin ezin dituzten eta beste norbaiten laguntza behar duten pertsonei laguntze zaie, hala nola, zainketa pertsonala, higienea, oheratzeko eta jaikitzeko laguntza, etxeko lanak…
Bestalde, LARRIALDIETARAKO TELEFONOA etxez etxeko laguntza-zerbitzuaren prestazio osagarria da. Autonomiarik ez duten eta bakarrik edo isolatuta bizi diren pertsonei etengabe arreta eskaintzen zaie. Larrialdietan alarma sakatzean pertsona hori herritarren babeserako zerbitzuekin jartzen da harremanetan, eta horien bitartez, osasun eta gizarte zerbitzuekin.