Okondoko Ingurumen Sailak oinarrizko helburu hauek ditu: natur baliabideen zentzuzko erabilera, kutsatzaileen murrizketa eta ingurumenaren babesa.
Ingurumen Sailaren zerbitzuak hauek dira:
- Azterlanak eta proiektuak egitea.
- Tokiko Agenda 21 ezarri eta koordinatzea, hain zuzen ere, barne nahiz kanpoko koordinazioa (herritarren koordinazioa), Ihoberekiko koordinazioa eta elkarlana barne.
- Industriako jardueren segimendua eta kontrola.
- Mugikortasun Iraunkorraren sustapena.
- Hondakinen kudeaketa iraunkorraren sustapena.
- Airearen kalitatearen Ekintza Plana burutzea.
- Zarataren eragina ahalik eta gehien murriztea.
- Energia eraginkortasunaren sustapena.
- Biodibertsitatea aztertu eta zaintzea.
- Eskola Agenda 21enkoordinazioa
- Informazioa eta sentsibilizazioa ingurumenari buruzko gaietan: egun bereziak antolatu eta osatzea (Zuhaitz Eguna, Uraren Eguna, Aste Berdea, ….), sentsibilizazio kanpainak, prentsarako jakinarazpenak, eta abar.
- Bitartekaritza eta elkarlana udalaz gaindiko proiektu eta azterlanetan.