ZER EGITEN DU OKONDOKO UDAL‑ARTXIBATEGIAK?
- Udalak jasotzen eta sortzen duen dokumentazio guztia bildu eta gordetzen du.
- Udalak sortzen dituen eta udal-administrazioaren fede publikoa osatzen duten dokumentu eta espediente guztiak gordetzen ditu. Dokumentu horiek udalerriko memoriaren parte bihurtzen dira, udalerriko bizitzeko moduak eta bertako gobernari diren herritarren jarduerak ezagutzeko iturria dira.
- Herritarrei dokumentazio horretarako sarbidea errazten die.
- Barneko zein kanpoko erabiltzaileei dokumentuak uzten dizkie.
- Dokumentu-funtsa
OKONDOKO UDALAREN KONPROMISOA
Udalak bere Udal‑artxibategiarekin interesa eta konpromisoa du dokumentazioaren kontserbazioa laguntzen duten baliabideak emateko, erabiltzaile posibleei (udal-langileak, administrazioa, ikertzaileak eta herritar orokorrak) zerbitzu-bermea eskaintzen dioten baliabideez gain.
Udaleko dokumentazio historikoaren digitalizazioaren alde egiten du, kudeaketa administratiboa azkartu eta hobetzea bermatzeko, dokumentazioaren narriadura saihesteko eta etorkizuneko belaunaldientzako kontserbazioa lortzeko.
Digitalizazio-lan horiek egiteko, Okondoko Udalak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren laguntza ekonomikoa jasotzen du.
DOKUMENTU-FUNTSAK
2014an, udaletxe berria birgaitu zenean, bi eremu berri sortu ziren: bata eraikinaren goiko solairuan, gaur egun dokumentazio historikoa duena; eta bestea beheko solairuan, udaleko sailen dokumentazio administratiboa gordetzen duena. Udal-bulegoetatik gertu dagoenez, modu ordenatuan kanalizatu daitezke dokumentuen sarrera eta transferentziak, kontserbazio- eta ezabatze-arauak aplikatuz, eta sarbide eta kontsultarako baldintzak ezarriz.
- Udal-funtsa
Atal Historikoa (XVI. mendetik XX. mendera )
Atal honetan Artxibategiko dokumentazio zaharrena dago. 170 kutxa ditu. Okondoko harana Aiarako jaurerriaren parte izan zen Iñigo Sanchezi 1020. urtean eman zitzaionetik; ondoren, 1349an, Fernán Pérez de Ayalak Leonor de Guzmáni erosi zion. (Auñamendi Eusko Entziklopedia - Erref.: Perdomo, 248 zk., 272.or). Udal‑artxibategian gordetzen den dokumenturik zaharrena 1553. urtekoa da.
Aiarako Lurreko Merino Erreal Pedro de Ayala e de Riojasen ZEDULA, ZEDULAGAINA ETA HIRUGARREN ZEDULA, lurralde horretako merino bakar batek ere ez dezala botererik izan Oquendoko Haranean, Erregeak edo Emazteak izendatzen badu salbu, Luyandon eman zen 1553ko maiatzaren 3an
Mugaketa- eta zedarritze-dokumentuak ere biltzen dira (1664-1927). Horien adibide da.
Oquendo eta Gordexolaren (Bizkaia) arteko banalerroa, Odoibalzagan eta Segunda Echazarretarena den Odoibalzaga baserriaren jabetzari buruzko akta (1892). Banalerroaren egoeraren krokisa
Administrazioaren atala (XX. mendetik XXI. mendera).
Atal hau irekita dago eta gaur egun deskribatutako eta antolatutako 1.526 artxibo-kutxa ditu. Atal honetako funtsak urtero handitzen dira, udal-bulegoetako espedienteen transferentziaren bidez.
Atal honetako dokumentu guztiak kontsulta daitezke interes pertsonala, profesionala edo zientifikoa badago. Salbuespen bakarra pertsonen intimitate-eskubideari eta estatuaren segurtasunari eta defentsari eragiten dioten dokumentuak dira, edo delituak argitzeko baliagarri izan daitezkeenak, indarrean dagoen legerian aurreikusitakoarekin bat.
- Okondoko Bake Epaitegiaren eta Erregistro Zibilaren Funtsa.
UDAL‑ARTXIBATEGIKO ZERBITZUAK
DOKUMENTUEN KONTSULTA
1.- ZER KONTSULTA DAITEKE?
Dokumentazio historikoa zein administratiboa kontsulta daiteke.
2.- NORK EGIN DEZAKE KONTSULTA?
Pertsona interesdunak, ikertzaileak, bizilagunak, herritar orokorrak
3.- BETEKIZUNAK
Eskaera bete beharko da. Bertan, kontsultatu nahi dena eta kontsultaren helburua adierazi behar da, eta erabiltzailearen / eskatzailearen datuak eman beharko dira.
4.- MODUAK:
Kontsultak zenbait modutan egin daitezke:
- Aurrez aurre (udaletxean bertan dagoen kontsulta-gelan)
- Telefonoz
- Posta arrunt eta elektronikoaren bidez
5.- ORDUTEGIA:
Aurrez aurreko kontsultak: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00ak arte, hobe artxibozaina zerbitzua Aiarako Udalean ematen dagoen egunetan.
6.- DOKUMENTUEN KOPIAK LORTZEKO
Ordaindu beharrekoa:
Kopiak lortzea kontsultan jarritakoaren eta Udal-ordenantzetan jasotako tasen ordainketaren araberakoa izango da
7.- DOKUMENTAZIO DIGITALIZATUA
“Okondoko Udala-Ayuntamiento de Okondo” Dokumentu-funts honetan digitalizatuta dauden dokumentuak zabaldu eta kontsultatzeko, kontsulta ezazu Euskadiko Artxibo Historikoa webgunean, Dokukliken sartuz (artxibategi publiko zein pribatuetako dokumentazio digitalizatua kontsultatzeko webgune-ataria). Dokuklik sakatuz Badator bilatzailea aurki dezakegu. Bilatzaile horretan
- Bilatu jatorriaren arabera sakatu daiteke, eta kontsultatu nahi den Artxiboa eta Funtsa aukeratzeko leiho berria irekitzen da (adibidez “Okondoko Udala-Ayuntamiento de Okondo”) eta egiten ari diren lanak ikusi ahalko ditugu.
- Badator Bilatzaile Aurreratuak deskriptoreen arabera arazten uzten digu, eta Artxibo eta Dokumentu-funts baten barruan kontsulta zehatzagoak egin daitezke
Helbidea: Okondoko udaletxea, Zudibiarte, 1, 01409 Okondo, Araba.
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, Astelehenetik ostiralera, aurretik hitzordua eskatuta.
Telefonoa: 945 89 80 23
Faxa: 945 89 82 06